Gobierno Vasco

Ikasle berriak onartzea 17-18

Batxilergoan ikasleak onartzeko epea maiatza aldean izaten da. Datak argitaratzen direnean jakinaraziko dizkizuegu.

Urtarrilaren 30etik otsailaren 10era epea Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBH etapetarako da, ez Batxilergorako

Sahararako elikagai bilketa

Aste honetan zehar, institutuan baditugu kutxak elikagaiak sartzeko. Euskadiko Sahararen aldeko Karabana nLagunkidean lagundu, institutura honlekoak ekartzen: hegaluzea oliotan, sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, lekaleak, konpresak.

"27 de febrero" Euskadi-Sahara erakundea.

Diruarekin ere lagundu ahal duzue Laboral Kutxa 3035 0080 94 0800054177

Kontaktua: koordinadora27febrero@gmail.com

Informazio gehiago: Botikazar BHIko sarreran

MILA ESKER ZUEN EKARPENENGATIK

Mate dantza: funtzioak ez ahazteko metodoa

Abenduaren 23an Mateko ikasleek eta Naroa Marroquín irakasleak dantzaz eta Matematikaz gozatzeko aukera paregabea eskaini ziguten. Dantzaren bidez, funtzioen adierazpen grafikoa, hainbat urtetan gogoratu ezinik, azaldu ziguten. Zin dagizuet ez ditudala berriz ahaztuko. Mila esker, ikasleok! Eskerrik asko, Naroa!

Hemen duzue linka: https://youtu.be/o1uqp9rOoBk

 

Orientazio-ekintzak 16-17

Aquí tenéis un esquema resumen de las actividades de oreintación profesional que llevaremos a cabo a lo largo del curso 16-17 con nuestro alumnado

Haz clic en este link

Hizkuntza-ikastaroak atzerrian. 2017ko uda.

Eskabideak aurkezteko epea: 2016ko Azaroaren 4tik Abenduaren 5ra. Inprimakia bete (www.hezkuntza.net), inprimatu, sinatu eta ikastetxeko idazkaritzara ekarri.

Programa ORIENTA

Urtero bezala, 16-17 ikasturte honetan ere ORIENTA programa eskaini nahi dizuegu. Exekutatzen baduzue, aurkituko duzue ikasketen gaineko informazioa, sarbidea, graduak, Lanbide Heziketako titutlu berriak, azken urteko notak sartzeko unibertsitatean...

Esteka honetan ORIENTA programa deskargatu ahal duzue. Deskonprimitu ondoren, dokumentu bat aurkituko duzue, instalazioaren gaineko azalpenak ematen dituena.

Urriak 26, ikasleen greba

Botikazar BHIko ikasleek baietz esan diote Ikasleen Sindikatuak deituriko grebari, LOMCEk ezarritako errebalidak bertan behera uztea aldarrikatzen duena. Greba urriaren 26an izango da, egun osoan.

Bozketan 415 ikasle alde agertu dira 441 bototatik Batxilergoan.Arratsaldeko Lanbide Heziketako ikasleen artean, 81ek baietz esan diote grebari 118 bototatik.

Hortaz, ikasleen geba legala da.

Hemen duzue grebara deia egiten dutenen webgunearen esteka. Horrela, deialdia irakurri ahal izango duzue.

 

Gurasoekin bilerak

Irakasle tutoreen gurasoekin bilerak egun hauetan izango dira:

* Urriaren 4an, asteartean, 18:30ean, 1. mailarako

* Urriaren 5ean, asteazkenean, 18:30ean, 2. mailarako

Esteka honetan zein gelatara joan behar duzuen agertzen da, taldearen arabera: GELAK

Ongi etorri Botikazar BHIko webgune berrira

  • 2016/07/29 |

Ongi etorri Botikazar BHIko webgune berrira. Informazioa apurka-apurka kokatuko dugu berton. Oraingoz, ezinbesteko informazioa aurkituko duzu. Espero dugu zure gustukoa izatea.

16-17 ikasturtearen hasiera

  • 26-07-2016 |
  • J.D.

2016ko irailaren 7an, asteazkena, 16-17 ikasturteari hasiera emango diogu. Ikasleak haien tutoreekin bilduko dira hemen aipatzen diren orduetan:

  • Batxilergoko 1. maila: 10:00etan
  • Batxilergoko 2. maila: 11:00etan

Gizarteratze zikloan

  • 1. maila: 16:00etan
  • 2. maila: 17:00etan


 

 

Hizkuntza ikastaroak atzerrian. Behin-behineko zerrenda.

Erreklamazioak: Urtarrilaren 17tik 30era, Hezkuntza Sailean (Gran Vía, 85).

http://www.bige.eus/eus/eskola-jasarpenaren-aurkako-telefonoa/

900 018 018 Eskola-jazarpenaren aurkako telefonoa

Gure domeinuko zerbitzuak (gmail, Drive, Calendar, Classroom, Sites...)

Botikazarreko langileek eta ikasleek Google Apps kontu bana dute Hezkuntzako Google zerbitzuak erabili ahak izateko (gmail, Drive, Calendar, Sites, Classroom...)