Gobierno Vasco

Ate irekiak jardunaldiak

Apirilaren 9an ikasleak eta 10ean gurasoak

Klikatu hemen erregistratzeko eta sartzeko

Hezkuntza Sailak familien gunea abian jarri du, seme-alaben datuak, klase-ordutegia, historial akademikoa... ikusi ahal izateko

Talde feministak Bilboko ikastetxeetan

Erasmus topaketa Ronnebyn (Suedia)


Botikazar BHIko bost ikasle eta irakasle bat Erasmus Topaketa batean parte hartzen ari dira Ronnebyn (Suedia). Topaketa honetan Austria, Holanda, Polonia eta Suediako ikasleekin batera proiektu amankomunak egiten dituzte. Esperientzia bikaina eta aberasgarria


Elkartrukeak

Martxoan eta apirilaren zehar, gure 1. mailako ikasleek elkartrukeetan hartzen dute parte, Frantziako, Alemaniako eta Italiako beste ikastetxe batzuetako ikasleekin.  Hemen dituzue egun hauetan Alzeyn dauden ikasleak. Disfrutatu!


Gure ikastetxea, estatu mailako EYP jardunaldietarako hautatua

Gure ikastetxea hautatua izan da estatu mailako Europar Gazteen Parlamentuko jardunaldietarako, Zaragozan apirilaren 3tik 7ra bitartean izango dena. Zorionak gure ikasleei!!!

Our school has been selected to take part in the EYP National Session from April, 3 to April, 7 in Zaragoza. Congratulations to our students!

European Youth Parliament

Ander Gomez, Telmo Apellaniz, Markel Sevilla, Itxaso Hernández, Ninbe Markinez eta Lorena Martín

Today, 10 March, six of our students are participating in the General Assembly of the Regional Session of the EUROPEAN YOUTH PARLIAMENT. Good luck, guys!

Vicente Ferrer fundazioarekin kolaborazioa

 

 

Hementxe aurten Vicente Ferrer Fundazioarekin egingo dugun kolaborazioa bidaltzen dizuegu (ingelesez eta gaztelaniaz). Ikusiko duzuenez, egutegiekin 3000€ atera genuen, eta horrekin 70 bizikleta erosiko dira, hango mutil eta neskak Bigarren Hekuntzan jarraitu ahal izateko.

Eskerrik asko zuen partehartzeagatik!!!!

ENGLISH

SPANISH

2HTko ikasleak zurrumurruen aurka, dantzak konpartitzen

Bilbao Balioak Martxan programaren barruan, 2HTko ikasle batzuk igandeetan joaten dira Marieneara, Basauriko emakumeentzako zentroa.  Han, goiz osoa pasatzen dute Emakumeak Aniztasunean taldeko emakumeekin, dantzak elkarri irakatziz, kultura desberdinak hobeto ezagutzeko, estereotipoak apurtzeko, eta zurrumurruen aurkako jarrera bultzatzeko.

Arte ikasleak Guggenheimen

Bilbao Balioak Martxan proiektuen sari-banaketa

Tyler de Mier eta Maialen Arana ikasleak boluntarioak izan ziren otsailaren 6ko Bilbao Balioak MArtxan ideien sari-banaketan, Euskal Museoan. Tyler eta Maialen euren ikaskideen ordezkariak izan ziren, eta proiektuak ere aurkeztu zituzten.

Erromeria-dantzak (dantzen elkartrukea beste kulturetako kolektiboekin) eta Cyberscoutak (ikasleak Interneten segurtasunaren gaineko hitzaldiak ematen beste ikastetxeetan) dira proiektu irabazleetako bi. Zorionak ikasle guztiei, eta esker beroenak Tylerri eta Maialeni.

ERROR (no puede mostrarse el objeto)

Gorostia landatuta

Ikasleek gorostia landatu dute haizeak botatako gereziondoaren ordez

2F-ko Fisikako ikasleak, Graphenean

2F-ko Fisikako ikasleak Graphenean izan ziren abenduaren 13an

2F-ko Fisikako ikasleak, Graphenean

2F-ko Fisikako ikasleak Graphenean izan ziren abenduaren 13an

Alzeyrekin elkartrukea (Alemania)

Alzeytik (Alemania) ikasle talde bat eta irakasle bat etorri zaizkigu. Egun hauetan Bizkaia ezagutzen ari dira, eta hemengo ohiturak eta bizimodua ezagutzen dabiltza, gure ikasleen familiekin bizi baitira hemen. Ondo pasa!!

Alemaneko ikasleak, Berlinen

Aleman IIko ikasleak Alemaniara joateko prest, abenduaren 12tik 16ra arte.

COOP SF 34

Enpresaren Ekonomia ikasgaiaren ikasleek COOP SF 34 proiektua (http://koopsf34.org/index.html) bisitatu dute

 

Artearen Historiako ikasleak Erromara bidaian


IKT ikasgaiko ikasleak, Forotech-en

 

Abenduaren 3an, 2. mailako IKTko ikasleak Forotech-en izan ziren. Bertan, Arduino eta App-Inventor tailerretan praktikak egin zituzten.

Ekonomiako ikasleak Bilboko portuan

1. Batxilergoko Eknomiako ikasleek Bilboko portura bisita izan zuten ostegunean


Botikazar Euskaraldirako prest!!!!


Erasmus: Swediako irakasleak Botikazarren

Gymnasieskolan Knut Hahn (Ronneby, Sweden)  ikastetxeko hiru irakasle aste bat pasatu dute Botikazar ikastetxean Erasmus proiektu bat dela eta. Egun horietan hitzaldiak eman dituzte, ikasleekin aritu dira eta Botikazarreko irakaskuntza jarduerak "in situ" ikusteko aukera izan dute. Eskerrik asko- Tack Carina, Kristof eta Joakim, plazer bat izan da. 

Zientzia astea eta Laboratorium museoa (Bergara)

Joan den asteazkenean, azaroak 7,  1. batxilergoko zientzietako ikasleak "Zientzia Astea"-ra joan ziren.

Halaber, urriaren 16an, 1Fko ikasleak Bergaran dagoen "Laboratorium Museoa" bisitatu zuten.

 

Peñaskal kooperatiba

Ostiralean, urriaren 26an, Administraritza ikasgaiaren ikasleek PEÑASCAL KOOPERATIBA bisitatu zuten



EKIN & EGIN

 

Aste hauetan EKIN & EGIN programari esker Administraritzaren ikasleak ekimenari buruzko tailer bat jasotzen ari dira (Bizkaiko Foru Aldundia).

Graduazio-bideoa. 17-18 ikasturtea

Psikologiako ikasleak, Gasteizko psikiatrikoan

 

Orienta 18-19

Urtero bezala, 18-19 ikasturte honetan ere ORIENTA programa eskaini nahi dizuegu. Exekutatzen baduzue, aurkituko duzue ikasketen gaineko informazioa, sarbidea, graduak, Lanbide Heziketako titulu berriak, azken urteko notak sartzeko unibertsitatean...

Esteka honetan duzue on-line exekutatzeko aukera. Hizkuntza hautatzeko egin klik goiko banderetako batean.

Berri hau iaksturte osoan zehar egongo da eskuragarri webgune honetako Zerbitzuak  --> Orientabidea atalean

Gailu digitalak eskuratzeko diru-laguntzak

- Nork eska dezake? 2017-2018ko ikasturtean eskola-materialerako beka-onuraduna izatea, unibertsitatez kanpoko mailetako ikasleak eskolaratzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako deialdian

-Epea: irailaren 4tik urriaren 3ra arte

- Diru-laguntza: 200 euro, gehienez

Informazio gehiago...

Irakasle tutoreen bilerak gurasoekin eta IGEko bilera

Datorren asteazkenean, hilak 19, irakasle tutoreen gurasoekin bilerak izango dira, nor bere erreferentzia gelan.

- 1. maila: 18:00etan

- 2. maila: 18:15ean

Ondoren, IGEk dei egiten dizue haien bilerara, 19:30ean, liburutegian.

EGA ikastaroak 18-19

Hemen duzue EGA ikastaroei buruzko informazioa eta

  1. Informazioa
  1. Inskripzio-orria

Erasmus proiektu berria

 

Erasmus Proiektu Berriari hasiera eman diogu Botikazarren egin den Koordinatzaile Topaketarekin. Bi urtetan Austria, Suedia, Polonia eta Holandako ikastetxeekin lanean arituko gara "Cultural heritage and building cultural competence" delako proiektua lantzen.


18-19 ikasturtearen hasiera

Irailaren 7an, ostirala, 18-19 ikasturtea hasiko da. Egun hori aurkezpen eguna izango da, ordutegi honekin:

Batxilergoko 1. maila, 10:00etan

Batxilergoko 2. maila, 11:30ean

18-19 ikasturteko aurreinskripzioan onartuen behin-behineko zerrenda

Batxilergoko 1. maila: ikasle guztiak onartuak izan dira

Batxilergoako 2. maila: printzipioz, ikasle guztiak itxaron-zerrendan geratzen dira (oraingoz ez daude onartuta)

Zerrendak institutuko kanpoko kristaleretan daude

Erreklamazioak egiteko epea: ekainaren 6ra arte

Gogoratu ekainaren 20tik uztailaren 6ra MATRIKULA gauzatu behar dela. Ekainak 8rako ekarri beharreko dokumentazioa ikastetxeko webgunean argitaratuko da.

Aurreinskripzioak: Ohar inportantea on-line eginez gero

Hirueledunean matrikulatu nahi duzuenok, bete ezazue dokumentu hau eta bidali posta elektronikoz helbide honetara: idazkaritza@iesbotikazarbhi.net

Aplikazioak ez du eskaintzen H eredua.

 

ERASMUS TOPAKETA SCHAERDING (AUSTRIA)

 

Apirilak 16tik 21era "Small Towns in Europe- identity, challenges and opportumities" Erasmus Proiektuaren azkenengo topaketan parte hartu dugu Europako beste bederatzi herrialdeko partaideekin batera. Informazio gehiago www.smallcities.eu web-ean.

Ate irekiak jardunaldiak - Jornadas de puertas abiertas

Ate irekiak jardunaldiak apirilaren 25ean eta 26an izango dira. Klikatu HEMEN informazio gehiago eskuratzeko. SAN INAZIO BHI eta DEUSTUKO IKASTOLAKO ikasleentzat saio berezi bat egongo da 25ean, 16:00etan.

Las jornadas de puertas abiertas se celebrarán los días 25 y 26 de abril. Haz clic AQUÍ para obtener más información. Habrá una sesión específica para el alumnado del IES SAN INAZIO y de DEUSTUKO ikastola el día 25 a las 16:00.

EYPen parte hartu duten ikasleak, hurrengo faserako hautatuak

 

Ibai Armendariz, Jon Ander Gonzalez eta Markel Querejeta (1HT) hautatu dituzte EYPen hurrengo faserako,  NATIONAL AND REGIONAL EYP jarduetarako atzerrian!!

CONGRATULATIONS!!!

Berria!!! 18-19 ikasturtean ez dugu B eredua eskainiko 1. mailan

18-19 ikasturtean, 1. mailan ez da B ereduan matrikulatzeko aukerarik izango Botikazarren . Bai, ordea, 2. mailan, baina 19-20an B ereduaren eskaintza desagertuko da guztiz gure ikastetxean.

Beraz, 18-19 ikasturtean hizkuntz-eredu hauek eskainiko dira: D eta H (eleanitza) 1. mailan, eta B, D eta H 2. mailan.

Iker Castellanok Batxilergoko Sari Berezia jaso du

Botikazar BHIko ikasle ohia Iker Castellanok Batxilergoko Sari Berezia jaso du. ZORIONAK

1. mailako ikasleen acrosport koreografiak

1. mailako ikasleek akrosport koregrafiak egin dituzte aste honetan. Benetan kirol-disziplina ikusgarria da. Hemen duzue talde baten lan bikaina. Zorionak egindako lanagatik!!

EYP: Gure ikasleak prest Asanblada Orokorrerako

Gure 1. mailako hiruleduneko ikasleak prest daude 2018ko Asanblada Orokorrean parte hartzeko, EYPko (European Youth Parliament) Eskualdeko Hautaketarako Biltzarrean.

Hauek dira ikasleak ezkerretik hasita: Gerizeti Zubiaurre, Markel Querejeta, María Castillo, Jon Ander Gonzalez, Laura Sainz, Ibai Armendariz.

ZORTE ON!!!!

Mugikorrak birziklatzeko proiektua

2. urteko Lur eta ingurumen zientzietako ikasleak gara eta azken hilabeteetan mugikorrak birziklatzeko proiektua egin dugu. Hona hemen zer eta nola egin dugunaren laburpena

 

Botikazarreko bi ikasle ohik, Ingeneritzako Sari Berezia espediente onenei

Botikazar BHIko ikasle ohiek, Jingham Wang eta Lander Iglesias, Bilboko Ingeniaritza Eskolak eta IDOM ingeniaratzak ematen duten "Maila bakoitzeko Espediente Onenaren Sari Berezia" irabazi dute. Zorionak!!!!!

 

Deia egunkarian agertu zen berria

18-19 ikasturtea: ikasle berriak onartzea

Lehen Hezkuntzan eta DBHn ikasle berriak onartzeko epea urtarrilaren 29tik otsailaren 9ra arte izan arren, Botikazar BHIan beste epe bat egongo da, Batxilergoko ikastetxea garelako. Batxilergoko aurrematrikula maiatzaren hasieran izaten da. Zerbait ofiziala jakin bezain pronto, webgune honetan argitaratuko dugu.

Edonola ere, hemen dituzue Lehen Hezkuntza eta DBHrako Hezkuntza Sailak argitaratutako agindua eta dekretua, behar izanez gero. Aldaketak daude beste urteekiko.

Onarpen agindua

Dekretua

 

Botikazar, estatu mailako Erasmus sariduna

Botikazar BHIk Erasmus proiektuetako kalitatearen saria jaso du estatu mailan. Gure zuzendariak, Idoia Pujana, saria jaso zuen eta parte hartu zuen hainbat jardueratan Madrilen, abenduaren 16-19 bitartean.

EHUra sarrera eta USE

Hemen duzue EHUn sartzeko kontuan izateko datak, baita USE egin ahal izateko apuntatzeko datak

Informazioari esteka

ERROR (no puede mostrarse el objeto)

A25 Botikazarren

Indiako egutegiak salgai

egutegi 2018

Urte batzuk daramatzagu Vicente Ferrer fundazioarekin parte hartzen. Dirua lortzen dugu Indiako proiektuak babesteko, besteak beste: eskolak eraiki, bizikletak erosi neskak ikastera joan ahal izateko..

Aurten ere salgai ditugu Indiako egutegiak (2018), 16-17 ikasturtean han egondako ikasleen eta irakasleen argazkiekin.

Jasotzen dugun diru guztia izango da Anantapurreko (Indian) neskek unibertsitatean ikasi ahal izateko bekak ordaintzeko.

Prezioa: 5 euro.

Erosteko, institutuko sarreran eta Zuzendaritzan izango ditugu. Zuek pasatu, edo, bestela, eman dirua ikasleei eta eurek jaso dezatela egutegia.

Baten batek oparitzeko edota saltzeko animatzen bada, jarri gurekin harremanetan.

Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik

Diru-laguntzak gailu digitalak eskuratzeko

Urriaren 12tik 31ra zabalik dago epea gailu digitalak erosteko. 16-17 ikasturtean eskola material atalean beka jaso zuten ikasleek bakarrik egin ahal dute eskaera. Hemen duzue informazio gehiago:

Ikastetxeak egindako deialdiaren laburpena

Hezkuntza Saileko web ofiziala informazio guztiarekin

 

 

Orienta 18-19

Urtero bezala, 18-19 ikasturte honetan ere ORIENTA programa eskaini nahi dizuegu. Exekutatzen baduzue, aurkituko duzue ikasketen gaineko informazioa, sarbidea, graduak, Lanbide Heziketako titulu berriak, azken urteko notak sartzeko unibertsitatean...

Esteka honetan duzue on-line exekutatzeko aukera. Hizkuntza hautatzeko egin klik goiko banderetako batean.

Berri hau iaksturte osoan zehar egongo da eskuragarri webgune honetako Zerbitzuak  --> Orientabidea atalean

Larrialdi plana 18-19

Larrialdien aurrean zer egin

Beken deialdia

2018-2019 ikasturterako, unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta – laguntzetarako deialdia

http://www.bige.eus/eus/eskola-jasarpenaren-aurkako-telefonoa/

900 018 018 Eskola-jazarpenaren aurkako telefonoa

Gure domeinuko zerbitzuak (gmail, Drive, Calendar, Classroom, Sites...)

Botikazarreko langileek eta ikasleek Google Apps kontu bana dute Hezkuntzako Google zerbitzuak erabili ahak izateko (gmail, Drive, Calendar, Sites, Classroom...)